Txinbo inurrijalea ere esaten zaio, jaki gogokoenaren bila lurrak eta zuhaitzak mokokatzeko duen zaletasunari esker. Bai, inurriak jaten ditu.
Ez dirudi, baina okilen familiako hegaztia da, nahiz eta bere mokadu txikiak ez duen lortzen egurra zulatzea eta beste txori batzuen habia abandonatuak aprobetxatzen ditu.
Asaldatzen denean, lepoko lumak altxatzen zaizkio.
Eta bere itxura suge batena bezalakoa da.
Ezkaten marrazkiaren artean, bizkarreko marra beltza.
Eta bihurritzeko duen gaitasuna, inkauto batek baino gehiagok sinesten du…
Benetan txoritxo lasaia denean.
Inoiz ikusi al duzu baten bat? Kontaidazu!