Zolloko urtegi txikia ia ondoko biztanleek bakarrik ezagutzen dute, ez baitu ez merenderorik ez bainurako ur egokirik. Zingira txiki bat da kokagune eder batean.
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/IMG_20200814_133507-1024x576.jpg)
Bertara iristeko itxaropenak handiak ziren: beti lotzen ditugu ur-guneak txorien jarduera handiarekin… Eta ezer ez. Ez horregatik. Ibaiek bizitza handia dakarte, bai, baina zingirak… badirudi ez direla lumadunen gustukoak.
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/IMG_20200814_171426-1024x576.jpg)
2020ko abuztuan izan ginen, konfinamendu sakon baten ondoren eta mugikortasun baldintza oso mugatuen ondoren… Eta sorpresa handia hartu genuen: eraikuntzaren albo batean haitz-enara-txita batzuk zalapartari txioka ari ziren …
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140292MA-1024x768.jpg)
… amari eskatuz dagokion eltxo-anoa lortzeko.
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140225MA-1024x768.jpg)
Eszena film zahar batean bezala errepikatzen zen: amak (bi helduek txitak elikatzen dituzten arren, kasu honetan bakarra ikusi genuen eta emea zela erabaki genuen, ale, hargatik) intsektu mota guztiak zekartzan eta ahoan sartzen ziskien…
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140197MA-1024x768.jpg)
… txita bakoitzetik, txandaka…
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140229MA-1024x768.jpg)
… ia etsipenezko saiakera batean…
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140431MA-1024x768.jpg)
… hainbeste berrido isilaraztekoa, arrakasta eskasarekin.
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140215MA-1024x768.jpg)
Haitz-enarek etengabe elikatzen dituzte txitak, baina onartu beharra dago hauek hazita zeudela.
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140252MA-1024x768.jpg)
…eta, hala ere, ez zirudien prest zeudenik beren kabuz janaria lortzeko.
Besarkada birtual maitagarri bat bidaltzen diogu hain langilea den ama txiki honi.
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140205MA-1024x768.jpg)
Bizitzak aurrera jarraitzen du: litekeena da aurten gazte haiek ahalegin bera egitea beren seme-alabak elikatzeko.
![avion roquero](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2021/04/P8140181MA-1024x768.jpg)
Zolloko urtegira itzuli beharko dugu datorren abuztuan.