Korbidoak korbi…endredatzaileak

Behin, natura ezagutzen duen jakintsuren batek esan zidan korbidoak nahiko asozialak direla. Nire harridurazko aurpegiaren aurrean, beti entzun baitut batzuek giza soinuak ere imitatzen dituztela, erantsi zuen:

-Haien artean! –

Nola?

-¡Ez dezatela elkar jasan!!!

Nire nahasmena erdi barre-algaraz eta haserre piska batez disimulatu nuen, pentsatuz «Dagoeneko ukitu dit askojakintxu bat…», algara egin zuen arte.

corneja comun
Hau gure eremua da, kanpotarra… belatxingetako bilera dago.

-Ez al zara konturatu taldeka ibiltzen direla beti? Eta talde bakoitzak bere eremua du… adibidez, bide ondoko zuhaitzak eskinosoz beteta daude, pikak askaldegia hartzen dute, belatxingak zelai zabalaren gainetik hegan doaz eta zuhaitzik samurrenetan finkatzen dira… –

corneja comun
Ikusten dudan kablea, nahi dudan kablea… belatxinga disidentea naiz, nire lumen kolorea ere desberdina da.

Ahhhhhh, ¡Kontxo, egia da!-Ez, ba, ez nintzen konturatu. Ordura arte txoriak eta txori gehiago ikusten nituen alde guztietan, eta beleak bakartiak izan ohi direlaz arreta erakarri zidan … Baina zonaldeak mugatuta edukitzeak… ideiarik ere ez.

cuervo comun
Belatxinga beltzaren antza dut, baina bera txikiagoa da eta txikiago du… sudurra

Eta badirudi hori egia dela, Arraiz mendian behintzat. Soldaduaren Iturriko bidean gora goazela, eskinosoeii entzun genien bizidun zomorro orori abisatzen gizakiak hurbiltzen ari zirela. Apur bat eskandalagarriak dira…

arrendajo comun
Gizakiok eskandalagarriak zarete, basoko isiltasuna errespetatzen ez duzuenok…

Eta erreparatzen badiogu, ikus ditzakegu belar artean fruituak biltzen edo hurbilen dagoen zuhaitzaren adarren artean… baina nahiko zaila da haiei argazki txukun bat ateratzea. Hemen zortea izan genuen!

arrendajo comun
… eta ehiza izutzen didazue.

Aisialdirako guneko zabuen artean, askotan zakarrontzietatik hurbil mokoka eta behien hanken artean lasai bazkatzen diren , mikak aurki ditzakegu. Buztan luzea eta kolore zuri-beltza…

urraca comun
Izan ere, egun triste batean harrapatu nauzu…

harik eta eguzki izpi batek bere lumen irisatua agerian jartzen duen arte.

Batzuetan zuria, beste batzuetan beltza, beste batzuetan belar freskoaren kolorekoa…

Txoba pikigorriak urrundik entzuten dira. Arraiz eta Artigas artean dagoen haran txikian, putreei konpainia eta lehia eginez, beti adi, beti erne…

chova piquirroja
Arrokak, arroka handiak, arroka txikiak, zuloz betetako harkaitza… horma harritsua gustatzen zaizkigu.

nekaezin lan egiten dute belatz gorriak, zapelaitzeak, miru beltzak eta gorriak urrun edukiz, ez dago beren lurraldea inbaditzera animatuko den harraparirik.

chova piquirroja
Herria patruilatzeeeennnn

Baina korbidoen guztioei berdin eragiten dien ezaugarriren bat badago, igortzen duten soinua da: Haien karranka edo txilioek zerua zeharkatzen dute, belarririk gogorrenera iritsiz, abisatuz, mehatxatuz, ohartaraziz… iskanbila korbi…endredatzen.

Falta zaiguna Belatxinga pikihoria hemen ikustea da. Argazkia Asturiasen atera zuten, Covadongako lakuetan.

chova piquigualda
Only for your eyes…

Eta belatxikia, hor dagoela esaten didatena, baina nik aurkitzen ez ditudana… Ah! Eta mika urdin ederra, normalean ez baita horrelako bide hauetatik etortzen, Zer pena!… Baina ez dugu itxaropena galtzen, Bilboraino etortzen badira bisitan kaio polarrak, zergatik ez errabilargo bat?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *