2019ko udaberrian, Pagasarri mendiaren magalean ibilaldia egitea erabaki genuen, Arnotegi bidean. Kementsu hasi ginen aldapan gora, eguzki-izpi batek eulitxori-talde bat adarren artean argitu zuenean…txioka egiten mundua amaitzear balitz bezala
Seko gelditu egin ginen: aukera gutxi dago familia oso bat aurkitzeko, umerik lotsatienetik
familiako eskandalagarrienak ere bai
Etengabe deitzen zioten amari, edozein adarretan ostatu hartuta
Eta guraso koitadu eta dohakabeak behin eta berriz jaten ematen zien.
Bakoitza txandaka elikatzen, gainerakoek deiekin jarraitzen zuten bitartean
Maitemindu egin gintuzten. Gaua heldu eta bakean utzi genituen arte…Eta gehiago eskatzen txioka jarraitu zuten!
Berriro elkar ikusiko dugu, ziur.