Lepitzuli, suge-txoria

Txinbo inurrijalea ere esaten zaio, jaki gogokoenaren bila lurrak eta zuhaitzak mokokatzeko duen zaletasunari esker. Bai, inurriak jaten ditu.

Hemendik inurri goso gosoak daudela esan didate…

Ez dirudi, baina okilen familiako hegaztia da, nahiz eta bere mokadu txikiak ez duen lortzen egurra zulatzea eta beste txori batzuen habia abandonatuak aprobetxatzen ditu.

Etxe bat eraikitzen badut, ez dut dentistarentzat irabazten…

Asaldatzen denean, lepoko lumak altxatzen zaizkio.

Oso urduri jartzen ari naiz…

Eta bere itxura suge batena bezalakoa da.

Ez zara gehiago hurbiltzeko ausartzen?

Ezkaten marrazkiaren artean, bizkarreko marra beltza.

Bizkarra ematen dizut fida zaitezen…

Eta bihurritzeko duen gaitasuna, inkauto batek baino gehiagok sinesten du…

Eta gero ikaratu egiten zaitut, mihia atera eta sssssss…

Benetan txoritxo lasaia denean.

Zer egin behar da bake-bakean jaten utz diezaioten?…

Inoiz ikusi al duzu baten bat? Kontaidazu!