Mendi eta landetan bizi ohi den txoritxo. Udazkenean, klima hobeen bila doazen migrazio-taldeak bizi diren aleekin elkartzen dira aldi baterako. Pare bat hilabetez, soroak txori txiki horietaz betetzen dira eltxo eta larben bila, nekazariei euren lanarekin lagunduz.
Pintzelkada horiak dituzten tonu berdexkak duena, marroi-koloreko hankak – txio arruntaren aldean, beltzagoak eta finagoak-, moko mehe-mehea eta itxura biribildua.
Eta bere bekain hori berezia, begian marra ilun fin bat duela
Kolorazio olibazeoaren bizkarra
Alboak zurixka, kontraste gisa… aurki dezakegun txoritxo disimulatuenetako bat da. Ez dago ezer deigarririk bere baitan, baina xarmangarria da bere soiltasunean.
Partekatu egiten dute lekua txontekin, karnabekin, txinbo kaskabeltzekin, txatxangorriekin…
Elkarrekin hegan egiten dute talde mistoetan, ereindakoetatik behiz betetako zelaietaraino, Arraizko magaletan.
Eta han topo egin genuen «sinpatiko» horrekin, egun haizetsu batean adarrari tinko helduta, siesta labur baterako posturatxoa hartzen ari zela zirudiena.
Eta hantxe utzi genuen, disimulatzen…
Hurrengoan elkar ikusi arte, ondo lo egin!