Ubarroi gazte baten apainketa

Bolueko hezegunean, txori-zaleak martin arrantzale hieskorra noiz agertuko den zain dauden bitartean, puntu urrun bat ikusten da zeruan. Puntu iluna hurbildu, handitu… eta ur lasaian sartzen da, ubarroi gazte baten itxuran ateratzen.

Lurreratze perfektua! Edo urperatze da? Eta ura hezegune batekoa denean… hezeguneratze izango da????

Txapoteo garbiz urpean igeri egiten du, mugimendu horrekin molestatzen inguruetan elikatzen ziren elurra koloreko koartza, lau ur-oilo eta dozena erdi basahate. Ur azpian pare bat luze egin ondoren, azaleratu eta hurbilen dagoen enborreraino hegan egiten du, eta horixe da argazkiak ateratzeko hoberena dela

Prest! Kendu dut jada bidaiaren hautsa.
Astindua alde batera…
Astindua bestera…
Bibihurdikatu lepoa tantakak kentzeko…

Garbiketa-ziklo laburraren antzezpen ederra (bost minutu ere ez ditu behar izan).

Tachánnnn! Zentrifugatu bukatua. Ekin diezaiogun apaindurari!

Eta orain hasten da balleta, hondoko orkestra-musika besterik ez da falta.

… nire buruan lehen notak entzuten dira, emanaldirako prestatzen ari naiz…

Une horretan uraren zurrumurruak eta zuhaitzen hostoek haizearen konpasean sinfonia perfektua sortzen dute, dantza ospetsua gogorarazten diguna…

Beltxarga lirainaren inbidiarik ez…
… delikatuak eta perfektuak dira nire lumak…
… erakusgarri moduan botoi bat, barkatu, lumatxa bat…

Eta opari duin bat jaso izanaren sentsazioarekin geratu ginen. Natura eta artea espazio berean. Eskerrik asko, ubarroi gaztea.

Ikuskizun hau doan izan da! Hurrengoan txapela pasatuko dut, e!

Hurbildu zaitezte Bolueko hezegunera. Inoiz ez dago jakiterik noiz izan daitekeen hurrengo antzezpena!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *