Udaberriko urtxintxak

Udaberria iritsi zen eta urez bete gintuen. Martxoa eta apirila negar-malkoak askatzen aritu dira, ubideak eta uraska ezkuturen bat urez betetzen, uhandre haztegi on bat.

Zorioneko bisitari bat ere ekarri digute.

ardilla
Kaixo, norbait dago hor?

Zuhaitzean gora zuhaitzean behera korrika ikus daiteke, adar artean saltoka, lurra ikuskatzen…

ardilla
Errekonozimendu erronda bat egin beharko da…

… ezkutaleku bila bere neguko elikagaientzat…

ardilla
Lagun txorizale batzuek kontatu didate baso honetan fruitu lehor asko dagoela…

… inguruan dabiltzan txakurrei desafio eginez, probokatzeko eta hegan ateratzeko duten arintasunarekin.

ardilla
Ez nazazula harrapatu!!!

Topaketa batzuetan honelako irudi politak utzi dizkigu, bere posizio gustukoenean, grabitateari desafio eginez.

ardilla
Azazkal hauek bazenitu, zuhaitzetara ere igo zintezke, jiji.

Baina onena azken sorpresa izan da: bere laranja erdia aurkitu duela dirudi.

ardilla
Ez ikusiarena egiten die txorizaleei, Mari, ez dira kaltegarriak.

Edo hobe izango litzateke bere erdi hurra esatea?

ardilla
Hitzik gabe nago. Ahoa beteta harrapatu nauzu!

Ikusiko dugu elkar, katagorri gorria!