Bolako hondartzan. Sagailoaren ondoren, ekaitza, haizeak, euria… eguzkia ateratzen da. Eta hemen agertzen dira denboralearen hondarrak, egurrak, landare-hondarrak… eta txoritxo despistaturen bat oreka mantentzen saiatzen…
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC140014MA-1024x768.jpg)
… buztanikara hori hau bezala, ez baitzirudien oso seguru zegoenik bere naufraga taularen gainean…
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC140013MA-1024x768.jpg)
… eta hegan joan egitera ere ez zen animatzen.
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC140016MA-1024x768.jpg)
Denbora luzean oholtxoaren gainean egon zen. Egoerarekin gozatzen ari zela zirudien, beraz, bere orekekin utzi genuen…
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC140010MA-1024x768.jpg)
… eta olatuek ekarria zirudien harri-iraulari honetara hurbildu ginen.
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC170042MA-1024x768.jpg)
Badakigu krustazeo xeheak, moluskuak, ur-arkakusoak eta kostaldeko intsektuak jaten dituela, eta badirudi ekaitz on baten ondoren janariak egiten diola salto ahora…
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC170078MA-1024x768.jpg)
Gure ubarroi gogokoena. Beti agurtzera etortzen dena edo… ez al da berbera?
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC170047MA-1024x768.jpg)
Arraintxoak jaten behin eta berriro, bere gaznate mardulagatik ondoriozta daitekeenez…
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC170049MA-1024x768.jpg)
Eta nire argazkilari kuttunena: martin arrantzalea. Izpi urdin iheskorra, beti begi ertzarekin ikusten duguna, harik eta ezusteko bat eman eta pixka batean gelditzen den arte…
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC170101MA-1024x768.jpg)
… lau fotiko ateratzeko adina denbora geldirik. honetan, inguruan mugitzen denari adi ikusten da…
… asperduraz aharrausika…
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC170166MA-1024x768.jpg)
… eta kostaldean mairurik, diñooot, katurik egon ez dadin zainduz…
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC170111MA-1024x768.jpg)
…agurtzeko ordua arte, argazki hau utzi zigunean. Oso pozik gaude zu ezagutzeaz.
![](http://txoritxikiak.com/wp-content/uploads/2022/12/PC170227MA-768x1024.jpg)
Egunetik egunera hondartza zati hau gehiago gustatzen zait.