Kaio erreidore borrokalarietako istorio bat

Algortako La Bola hondartzan, ekaitzetatik babesten diren hainbat hegaztiz gain, erraza da kaio erreidore saldo eder bat aurkitzea. Han, animo alaiz, liskartsu eta zalapartatsuz aritzen dira, ikuskizun akrobatikokoa eskaini zigun bikote hau bezala.

Aizu…Hainbeste argazkilari ikusita, ikuskizun txiki bat antola dezakegu…

Garrasi eta jirabira artean, jauzi egin zuten.

Eraso edo jazarpen batekin hasiko gara?

… elkar jazarri zuten…

Zoaz hegan, zuk daramazu eta!

… babesten saiatu ziren…

Sinistu duzula, zuk daramazu!

…bultzadak izan ziren…

Pilla pilla, zangotrabak jarriko dizkizut!

… dantzaldiak…

Maitea, bals hau emango didazu?

… inguraketak…

Supermaaan atakeeeeeee!

… eztabaida ozenak… diñoooot… barreak?

Superman ni izan nahi dut, zu Batman!

…harrapatuko zaitut…

Nananananananana ¡Baaaatmaaaaaaaan!

… argi daukazu…

Eta orain Joker naiz… ¡Juajajajajjjjaaaa!

… lagunik onenak…

Harrapatu zaitut!

… beltxargaren dantza libreki interpretatzea…

Eta uretako errebote bat eginez, zure besarkada geldiarazleaz libratu nintzen!

… eta adiskidetzea.

Ondo egon da, ezta? Errepikatuko dugu?

¡Zinema baino hobea! Krispetak falta izan zitzaizkigun.