Gaur janari bila irtetea dagokit, hau jasanezina da, ezin dut gehiago… eta supermerkatuetako ilarak amaigabeak direla kontatu didate, eta gainera, ez daukat maskararik, aurpegi honekin bat janzteko bezala, eta eskularruez jada ez dugu hitz egiten, bakarrik pentsatzen dute beraiengan gizaki hauek…
Eta ziur nago horniduraz urri dabillela, azken aldian aingirarik ez zeukatela, gustatzen zaidanarekin, eta sardinatxo eskeletiko batzuekin konformatu behar izan nuen, ez zeukatela ezta arrasparik ere, mokoa ere bete ez zidaten bi mokadutxo.
-Ea, interesa dutenentzat, antxoa argalak besterik ez zaizkigun geratzen, onenak guztiak eraman dituztela , eta bakalada pare bat, gainerakoan ez dago ezer…
Ez nizun esaten??? Tira, hegaldia altxatzera, eta ihesaldi txiki batean padurara hurbiltzen naiz, han beti lortzen da zerbait…
Hara, aingira bat! Eta despistatuta dago, hau nirea da!
Ba ez! Nola bihurritzen den madarikatua, igartzen da ez dela arrain-haztegikoa! Freskoa, freskoa eta basatia!
Errosko bat egin zait. Horrela ezin dut irentsi, eztarrian trabatzen zaidala… baina hobe da maina indarra baino…
Gogoan dut Félix Rodríguez animalien biziraupenaren iturriaz eta legeaz… chan chan chan chan… tiritiritiriiii
Hala, mokadu batetik, murtxikatu ere ez dut egin… O, orain pentsatzen ari naizenez, oraindik bizirik zegoen pixka bat… tripatxoan kilimak nabaritzen ditut…