Eskurtze parkean, Iralan…
Aldarri eginez, erreklamatuz, jazarriz, janaria eskatuz, beste pandemia bat baletor bezala, mundua amaituko dela dirudi, hain modu zorrotzean. Udaberri honetan jaiotako txitak dira, batzuk ia gurasoak baino handiagoak, beste batzuk itxura ezberdinekoak, engainura daramatenak, beste hegazti mota batzuk balira bezala…

Begi handiak, moko luzea, bizkarra eta sabela moteatuta, lurrezko kolore … zozoa!!!

Baietz, badakigula, begi despistatuaz ikusita bi espezie oso antzekoak direla, horregatik gauza pare bat argitzen saiatzen gara:
Begi hutsez denok ezagutzen dugu zozo arra, gau iluneko koloreaz eta moko laranja alaikoz ale hau.


Baina zozo emeari begiratzen diogunean, zalantzak sortzen zaizkigu…

..antzeko tamaina eta kolore duen beste txori bat datorkigulako burura: birigarroa. Normalean bizkarretik ikusten dugu, eta horrek nahasmena sortzen digu.

Eta hemen aurrez aurre ikusten dugu, ezberdintasunak argitzen dizkiguna:

Zelaiak birigarroz eta zozoz beteta daude, eta txitoak bakarrik jaten ikasten ari dira. Une ezin hobea da horiek bereizten jolasteko; izan ere, birigarroa hegazti migratzailea da eta irailean hegaldia altxatuko du, eta ale gutxiago geratuko dira konparatzeko.
Argazkitxo hauek erreferentzia gisa erabil ditzakezue:
Txito-zozo

Txito-zozoren amatxo

Txito-birigarroa

Txito-birigarroaren amatxo

Eta, bide batez, gozatu, halaber, gure zelaietan bizi diren karnaba, txirriskil, txonda, txorrotxio, eulitxori eta beste hainbeste txoritxorekin!