Uribarri Ganboa urtegiko hegoaldeko ilaretan, Gasteiztik 15 bat kilometrora, bai migrazio-garaietan (udaberrian eta udazkenean), bai ugaltze-garaian, hegaztiek Mendixurreko parke ornitologikoan eskaintzen duten ikuskizun harrigarriaz goza daiteke, guk abuztuaren hasieran egin genuen bezala.
Lertxunak, txinportak, basa-ahate eta ipar-ahateak, ahate mokozabalak… era guztietako hegaztiek egiten dute habia bake-hondar honetan, eta horien artean gure kutunetako bat nabarmentzen da…
Ness aintzirako munstro ñimiño bat bezala, Mendixur aintzirako ur lasaietatik sortzen da gazte honen lepo liraina, murgi haundiko gaztetxo…
… janaria eskuratzeko gai izan arren, urtegi osoan zehar gurasoaren atzetik ibiltzea nahiago duen gazte bat…
… bere trikimailu eta bihurrikeriekin barre eginaraziz. Lehenik eta behin, urrutitik begiratzen dio bere irakasleari nola ematen zaion arrantza…
Eta hori disimulatuz eta harrapakinez harrapakina irentsiz urruntzen da, bere umeari arreta handirik eskaini gabe…
… gero, gaztetxoak erabakitzen duenean arrainak itxura ona duela besteren mokoan, lasterketa frenetiko bat hasten du garrasitxoen artean, amaren atzetik…
… amak erabakitzen duen bitartean hezitzaileagoa dela kontrako norabidean igeri egitea…
… eta bere umetxoa gogoz utzi.
Badirudi azpijokoak emaitza eman duela: ume txikiak ale eder bat arrantzatu berri du, arnasarik hartu gabe irentsi duena.
Ilunabarra aintziran, hegazti-saldoak atsedenlekura doaz…
… egun bikain baten amaiera perfektua.